Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Gernika, Durango eta Otxandioko bonbardaketetan bizirik atera ziren Sabino Arana saridunek Gernikako Batzar Etxera eraman dute saria


astelehena, 2017.eko otsailak 27

Gernika, Durango eta Otxandioko bonbardaketetan bizirik atera ziren Sabino Arana saridunek Gernikako Batzar Etxera eraman dute saria

“Leku esanguratsu honetan, euskal herritar guztion etxe sakratuan eta gure askatasunaren ikur nagusi den Arbolaren gerizpean, honako sari hau gorde gura dugu berton 1936-1937ko Gerrako biktima guztiak gogoan hartuta eta gaur egun ere gatazka belikoen eta jazarpenaren kalteak pairatzen ari diren guztien izenean”.

Gernikako Batzar Etxeko Ohorezko Liburuan eskaintza hori eginda, Gernika, Durango eta Otxandioko bonbardaketetan atera ziren hiru pertsonak, udalerri horietako hiru neraberen laguntzaz, Gernikako Batzar Etxean gorde dute Sabino Arana Sarien XVIII. edizioan, urtarrilaren 29an, “Guernica”: garrasi lazgarria, bakearen ikur delakoaren izenean jaso zuten domina.

Ekitaldi horretan, ondoko guztiek parte hartu dute: Andone Bidaguren eta Garoa Basterretxea (Gernika), Pilar Bilbao eta Pello Iriondo (Durango), Mª Ángeles Ortiz de Zarate eta Mikel Lasuen (Otxandio), aipatutako herriotako udal ordezkariak eta Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea.


Comments (0) Number of views (1920)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), honako galdetegi hau bete eta bidali iezaguzu:

 



  •          GALAREN BIDEOA






    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2017 Sabino Arana Fundazioa