Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

HISTORIA DE LOS VASCOS: Azken artikulua

Valentziako ASES ikastegiak parte hartu du Sabino Arana Fundazioaren Oroimen Historikoari buruzko tailerretan

• Euskadira etorri diren ikastegiko 34 ikaslek eta 6 irakaslek astia hartu dute euskal lurraldean jazo zen Gerra Zibileko gertakarietako bat, “Bilboko Burdin Hesiaren” azken egunen ingurukoa, eta Bilbo defendatzen borrokan ibili ziren gudarien historia bertatik bertara ezagutzeko.


asteartea, 2017.eko martxoak 14

Valentziako ASES ikastegiak parte hartu du Sabino Arana Fundazioaren Oroimen Historikoari buruzko tailerretan

Valentziako ASES ikastegiko 16-17 urteko 34 ikaslek eta 6 irakaslek parte hartu dute gaur, hilak 14, “Historia: ezagutu eraldatzeko” izeneko tailerrean. Sabino Arana Fundazioak antolatzen du aipatutako tailerra, Berangoko Burdin Hesiaren Interpretazio Gunearekin eta Euskaltelekin lankidetzan.

Aitor Miñambresen eskutik, Valentziako ikastegi horretako ikasle-irakasleek Euskadin izandako Gerra Zibilaren amaiera ekarri zuen gertakarietako bat aztertu dute, hain zuzen ere, Bilboko Burdin Hesiaren galera. Horren ostean, matxinatuek Bizkaiko hiriburua okupatu zuten. 

Sarrera laburra egin ondoren, ikasleek dokumentala ikusi dute. Dokumentalean, ikasleen adin bereko gazte bat da protagonista eta ikertzaile-talde bat ikus daiteke Gerra Zibileko gotorleku batean, protagonista gaztea lagun duela. Jakin-minaz bultzaturik, gazteak taldeko kideei galdetzen die horren guztiaren arrazoia eta horren irudimenak 1937ko ekainera eramango du; data horretan, Burdin Hesiko guda gertatu zen. Guda horretan, beste gudari bat bailitzan, gure protagonistak parte hartu eta kideen nekeez jabetuko da.

Dokumentala ikusi ostean, ASES ikastegiko ikasleek zalantzak argitzeko aukera izan dute dokumentaleko protagonistetako bati galdetuta, hain zuzen ere, gudarien buruzagiari (Aitor Miñambres). Gainera, atrezzoko elementuak eta egun horietan arruntean erabiltzen ziren gauzak ikusi eta ukitu ahal izan dituzte, Sabino Arana Fundazioan gordeta baitaude.

Mota horretako tailerren xede nagusia dugu oroimen historikoaren kontzeptua lantzea, ikasleei gure historiako orain dela gutxiko gertakariak eskainita, batetik, gure iraganaren inguruko jakintzan sakontzeko, eta bestetik, gogoan hartu eta etorkizunean akats berdinak ez egiteko.

Valentziako ASES ikastegiak 35 urtetik gorako eskarmentua dauka hezkuntza-arloan eta irakaskuntza arautua eskaintzen du goi-mailako hainbat prestakuntza-ziklotan: Informatika, Heziketa-zikloetan sartzeko prestakuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gradua eta hizkuntzen ikaskuntza.

Comments (0) Number of views (1749)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), honako galdetegi hau bete eta bidali iezaguzu:

 






    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2017 Sabino Arana Fundazioa