Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Nabarmenak

2018ko martxoaren 31 arte, Euskadin jazo ziren Gerra Zibilaren azken hilabetetako gertakizunei buruzko erakusketa ikusgai Enkarterriko museoan

Sabino Arana Fundazioak argazkiak, objektuak, agiriak, txostenak eta beste utzi ditu erakusketa antolatzeko


astelehena, 2017.eko ekainak 26

2018ko martxoaren 31 arte, Euskadin jazo ziren Gerra Zibilaren azken hilabetetako gertakizunei buruzko erakusketa ikusgai Enkarterriko museoan

2017ko ekainaren 22tik 2018ko martxoaren 31 arte, “Itxaropena inoiz ez da galtzen. Enkarterri. 1937”. Gerra Zibilaren azken hilabeteak Euskadin”, izeneko erakusketa egongo da ikusgai Enkarterriko museoan. Erakusketan, saio hartako argazkiak, gudarien egunerokoak, gerrako piezak, planoak eta argitalpenak ikusi eta 50 lekukotasunen berri emango da.

Bilbo frankisten esku geratu eta ondoko gertakizunen bilakaera ikusita, Euzko Gudarosteko ofizialek Abellanedako batzarretxean egin zuten batzarraren 80. urteurrena dela eta, Enkarterriko Museoak erakusketa antolatu du, hainbat jarduera egingo ditu eta gaiari buruzko “lehen ikuspegi globala” izan nahi duen argitalpena kaleratuko du.

Antolatzaileek diotenez, erakusketan ondoko guztiak ikus daitezke: Bizkaiko fronteetan aritu ziren Enkarterriko gudariak eta milizianoak, lantegi militarretan egindako lana, Enkarterriko bizilagunek emandako laguntza osasun-zerbitzuetan, aterpeen eraikuntza edo ondoko eskualdeetatik etorritako 200.000 bat iheslariei egindako harrera.

Erakusketan, besteak beste, sasoiko argazkiak, gerrako piezak, planoak, jantziak, tresnak, agiri ofizialak edo egunkariak ikus daitezke. Hala, horien guztien bidez, “gertatutakoen azalpenak 1937ko uda latz horretara eramango du bisitaria”. Era berean, gune bat egokitu da “garai horretako pertsonen balentriak eta zoritxarrak ezagutzeko”, gertakizunok bertatik bertara bizi izan zituzten protagonisten ahotik jasotako 50 bat lekukotasun bitartez.

Gauzaki guztiak biltzeko urtebete baino gehiago eman dute antolatzaileek eta, gainera, argitalpen bat kaleratuko da hainbat ikertzaileren ikuspegi historikoa jasota, hala nola Xabier Irujo, Aitor Miñambres, Iñaki Goiogana, Ascensión Badiola, Javier Barrio, Iosu Gallarreta, Javier de la Colina edo Federico Rodríguezena. Lan horretan ageri den datutegian, Enkarterriko 14.000tik gora gudari eta milizianoren izenak ageri dira.

Erakusketa eratzeko, antolatzaileek hainbat kultur talderen laguntza baliatu dute, besteak beste, Sabino Arana Fundazioaren, Euskal Museoaren, Burdin Hesiaren Oroimen Museoaren eta Guardiako Lagunen Museoaren Elkartearena.


Comments (0) Number of views (918)

Tags:

Mezu@: harpidetu zaitez

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), honako galdetegi hau bete eta bidali iezaguzu:

 



  •          GALAREN BIDEOA






    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2017 Sabino Arana Fundazioa