Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Nabarmenak

Sabino Arana Fundazioa, fundazio politikorik gardenena, gehieneko puntuazioa lortuta

• Konpromisoa eta Gardentasuna Fundazioak prestatzen duen Gardentasuna, 2016ko lelorik onena izeneko seigarren txostenaren arabera, Sabino Arana Fundazioak ebaluatutako hamabost adierazleak betetzen ditu. • Aztertu diren 39 erakundeetatik, hiru fundaziok baino ez dute gardentasun-mailarik gorena eskuratu: Sabino Arana (EAJ), F. Nous Horizons (ICV), 12 adierazle beteta, eta F. Rafael Campalans (PSOE), 12 adierazle beteta.


asteazkena, 2017.eko uztailak 12

Sabino Arana Fundazioa, fundazio politikorik gardenena, gehieneko puntuazioa lortuta

Konpromisoa eta Gardentasuna Fundazioak egin eta erakunde horren webgunean (www.compromisoytransparencia.com) eskuratu daitekeen Gardentasuna, 2016ko lelorik onena izeneko seigarren txostenaren arabera, Sabino Arana Fundazioa dugu alderdi politikoei lotutako fundaziorik gardenena, guztira aztertu diren 39 fundazioen artean.

Aipatutako txostenaren arabera, hiru fundaziok baino ez horien artean, Sabino Arana Fundazioak, ebaluatutako 15 adierazleak betetzen baititu gardentasun-maila bikaina lortu dute. Gainerakoek, berriz, ‘zeharrargia’ edo ‘opakua’ deritzon sailkapena lortu dute.

Konpromisoa eta Gardentasuna Fundazioaren txostenak nabarmentzen duenez, EAJ-PNV alderdiari lotutako fundazioak dagoeneko argitaratuta dauzka 2016ko ekitaldiko informazio ekonomikoa, Kontuen Epaitegiaren txostena eta gobernu onaren kodea. Gaur egun, hiru fundaziok baino ez dituzte betetzen eskakizun horiek guztiak.

Beste alde batetik, txostenak azpimarratu du fundazioak Patronatuko kideei buruzko informazioa osatu duela, kide bakoitzaren profil laburra emanda, eta emaitzen zein adierazleei buruzko informazioa eskaintzen duela programa eta jardueren arloan.

Comments (0) Number of views (919)

Tags:

Mezu@: harpidetu zaitez

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), honako galdetegi hau bete eta bidali iezaguzu:

 



  •          GALAREN BIDEOA






    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2017 Sabino Arana Fundazioa