Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Gueñesko Arenatzarte parkeko kristalezko etxean, “Berriro INOIZ EZ. Gerrako irudiak, 1936-1939” erakusketa ikusgai azaroaren 28ra arte

22 horma-irudik eta hainbat gauzakiz presoen zerrendak, gutunak, isunak… hornitutako 6 arasek osatzen dute Oroimen Historikoaren berreskurapena bultzatzea helburu duen erakusketa hori.


ostirala, 2017.eko urriak 6

Enkarterrin jardun zuen gogoz Gerra Zibileko azken euskal erresistentziak eta, Bilbo erori ondoren, bi hilabetean, 1937ko ekainaren amaieratik abuztuaren amaiera aldera, faxistekin aliatutako italiarren eta alemanen hegazkinen 300 bonbardaketa baino gehiago pairatu ziren eskualdean. 

Euskadin gerra amaitu zenetik (diktadura luzea etorriko zen gero) eta Eusko Jaurlaritza Enkarterritik barrena atzerrialdira joan zenetik 80 urte igaro direla eta, Gueñesko Udalak eta Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak “Berriro INOIZ EZ! Gerrako irudiak, 1936-1939” deritzon erakusketa inauguratu dute gaur Enkarterriko herri horretako Arenatzarte parkeko kristalezko etxean. Erakusketa horren helburu nagusia oroimen historikoa berreskuratzeko ekimena sustatzea da.

 

Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939” izeneko erakusketa Sabino Arana Fundazioak Leyre Arrieta eta Miren Barandiaran historialari gipuzkoarrei egindako eskariaren emaitza da. Erakusketa 200 argazki baino gehiagok, 100 aipamenek eta hainbat gauzakiz presoen zerrendak, gutunak, isunak… hornitutako 6 arasek osatzen dute. Testigantza horietan guztietan, orduko egoeraren berri ematen da: gerrako frontea, borrokalariak, orduko agintariak, herritarrak, Kataluniara joandako iheslariak, atzeguardia… Pertsona ezagunen inguruko aipamenak ere irakur daitezke irudien alboan, hala nola José Antonio Agirre, Mola jeneral frankista, Manuel Irujo, Pasionaria eta besterenak.

 

Bidenabar, oroimen historikoa Bizkaiko eskualde horretan ere berreskuratzeko garrantzia azaleratu nahi du erakusketak eta, horregatik, gerra horretan parte hartu zuten Enkarterriko pertsona ospetsu batzuei, hala nola  Alberto Atxa, J. Peña, Pedro Zamora eta besteri lotutako hainbat agiriri leku egin die. Pertsona ospetsu horiek guztiak sasoi horretako gudariak edo agintari politikoak izan ziren. Bestalde, argazkiak, zerrendak, gudarien konpainiak, gutunak eta beste hainbat gauzaki ikusteko aukera izango da;  erakusgaiek gizon-emakume haien bizipenak eta emozioak gorde dituzte eta guri helarazten dizkigute; geuk, berriz, berreskuratu behar ditugu haien omenezko oroimena iraunarazteko.

“Berriro INOIZ EZ! Gerrako irudiak, 1936-1939” deritzon erakusketa azaroaren 28ra arte egongo da ikusgai, ostiraletan 17:00etatik 20:00etara eta larunbat-igandeetan  goizeko 11:00etatik 14:00etara, hilaren 8an izan ezik (egun horretan, goizeko 10etatik arratsaldeko 14:00etara bisitatu ahal izango da).

Gainera, erakusketaren osagarri, urriaren 20ean, asteartearekin, arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioko historialari Iñaki Goioganak “Bilbo eta Santander artean. Santoñako hitzarmena” izeneko hitzaldia emango du. Azaroaren 10ean, ordu berean, “La última trinchera, 1937” filma eskainiko da eta, azkenik, azaroaren 17an, arratsaldeko 7:30etan hasita, Francisco Etxeberriak, antropologo forentse eta Aranzadi Zientzia Elkarteko zuzendariak, “Hilobietatik ateratzen, duintasunak berreskuratzen” izeneko hitzaldia emango du.

Comments (0) Number of views (119)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), honako galdetegi hau bete eta bidali iezaguzu:

 





    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2017 Sabino Arana Fundazioa