Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Mintegia “Ramón de la Sota eta bere euskal programa abertzalea gobernatzeko: mendeurrena (1917-2017)”

Abenduaren 18an, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, 9:30etatik 13:30etara egingo da. Andres Urrutia, Eba Gaminde, Gotzon Lobera eta Santiago Larrazabal izango dira hizlariak.


asteartea, 2017.eko abenduak 5

Mintegia “Ramón de la Sota eta bere euskal programa abertzalea gobernatzeko: mendeurrena (1917-2017)”

Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu du euskal erakunde bat Bizkaiko Aldundia, hain zuzen ere gobernu abertzale batek lehen aldiz gobernatu zuenetik 100 urte igaro direla gogoratzeko. Mintegia abenduaren 18an egingo da, fundazioaren egoitzan eta, bertan, euskal abertzaletasunak azken 100 urteetan ondu dituen emaitzak aztertu eta belaunaldi berriei adieraziko zaie orduko proposamen ugarik oraindik ere indarrean dirautela.

“Ramón de la Sota eta bere euskal programa abertzalea gobernatzeko: mendeurrena (1917-2017)” izenburua duen jardunaldi horretan, ondokoek parte hartuko dute: Gotzon Lobera, itzultzailea eta Zuzenbideko irakaslea eszedentzian (UD)Eba Gaminde, Zuzenbideko doktorea eta Merkataritza Zuzenbideko irakaslea Deustuko Unibertsitatean; Santiago Larrazabal, Zuzenbideko doktorea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslea Deustuko Unibertsitatean; eta Andres Urrutia, euskaltzainburua. Mintegiaren egitaraua doakizue atxikita.

Etorriko zarela baieztatzeko harremanetan jar zaitezke gurekin 94 405 64 50 telefonoaren edo idazkaritza@sabinoarana.org helbide elektronikoaren bidez.

Comments (0) Number of views (681)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), honako galdetegi hau bete eta bidali iezaguzu:

 






    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2017 Sabino Arana Fundazioa