Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

“La memoria, herida abierta. Guerra Civil y franquismo” hitzaldia Alazne Díez Muñiz antropologoaren eskutik

Sabino Arana Fundazioan, martxoaren 22an, 19:30etatik aurrera.


asteazkena, 2018.eko martxoak 14

“La memoria, herida abierta. Guerra Civil y franquismo” hitzaldia Alazne Díez Muñiz antropologoaren eskutik

Alazne Díez Muñiz antropologoak «La memoria, herida abierta. Guerra Civil y franquismo» (Itxi gabeko zauria. Gerra Zibila eta frankismoa) izeneko liburua kaleratu berri du. Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu duen lan horren egileak berak dioskunez “urte lazgarri horietan, gizakien inguruan sorrarazi zen jatortasuna eta zitalkeria aztertzen ahalegindu da” lanean. Hala eta guztiz ere, egilearen helburua ez da izan “itxi gabeko zauri batean eskua sartzea, ezpada, aldi hori zehatz eta sakon aztertzea, mina biziagotu barik eta mina eragin zela aintzat hartuta, zauria behingoan itxi eta etorkizunean berriro ere zabaldu ez dadin.”.

Liburua bera eta ikertzaileak erabili dituen idatzizko eta ahozko lekukotasunak ezagutzera emateko, Sabino Arana Fundazioak eta Helduak elkarteak hitzaldia antolatu dute fundazioaren egoitzan, martxoaren 22an, ostegunarekin, 19:30etatik aurrera, etorri nahi duen guztiarentzat.

Plentziako antropologoaren iritziz, oroimena funtsezkoa da gertatutakoak ahaztu ez, baina gorrotorik ez daukan bizikidetza eraikitzeko. Oroimen historikoa berreskuratzea ez da iraganera begiratzea “gorrotoz eta ezinikusiz betetako ontzi batetik”; aitzitik, “eskubide baten aitorpenean oinarritu behar da eta modua eskaini behar digu egiatan gertatu zirenak ulertzeko eta esperientzia horretatik ikasteko, batetik, iraganeko akats berdinak ez egiteko eta, bestetik, biktimei justizia egiteko”.

Liburuaren bitartez, Díez Muñizek Gerra Zibilean jazo diren lau motatako indarkeriazko ekintza jakinak agerrarazi nahi ditu: indarkeria politikoa, egiturazko indarkeria, indarkeria sinbolikoa eta eguneroko indarkeria, batik bat, ikerketaren xede erabili dituen Langileen batailoietan eta, era berean, frankismoak iraun zuen aldi osoan eta “gizakien inguruan sorrarazi zen jatortasun eta zitalkeriaz blaitutako sasoi hartan”.

Alazne Díezen iritziz, “pairatutako min bizi horrez gain, galtzaileei ezarritako isiltasuna kontuan hartu behar dugu, malkoak jendaurrean ezkutatzeko ezinbestekotasuna eta informazioaren desitxuraketa; azkenak biktima bihurtu nahi izan zituen askotan indarkeriaren eragileak”.

Guztiaz ere, liburuaren egilearen beste helburuetako bat izan da, era berean, bake iraunkorra erdiesten laguntzea. Izan ere, gertatutakoek atzeraldirik ez dutela kontuan hartuta, adiskidetzearen edo bakezkoak egitearen garrantzia nabarmendu nahi izan du. 

Hamaika elkarrizketetan jasotako lekukotasunak direla medio, Díezek erakutsi nahi digu oinaze hura pairatu zutenak moldatu zirela bizitzan, tolerantziaz jokatu zutela, mingostasun, aiherkunde edo mendeku-goserik izan ez zutela; horregatik, horiek guztiak eskuzabaltasun-eredu bikaina ditugu hurrengo belaunaldientzat.

Alazne Díez Muñiz 

Alazne Díez Muñiz (Plentzia, 1946) “La memoria, herida abierta. Guerra Civil y franquismo” liburuaren egilea, Soziologia eta Gizarte eta Kultura Antropologiako lizentziaduna (UNED) eta Antropologiako doktorea (Deustuko Unibertsitatea) da. 

BIDEO: IKUSI HITZAlDIA

Comments (0) Number of views (2053)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:










    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa