Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

HISTORIA DE LOS VASCOS: Azken artikulua

Venezuelarekiko elkartasuna mahai-ingurua

• Venezuelar ekonomialari eta IESAko zein Oxford Unibertsitateko irakasle José Manuel Puente jaunak; Data Strategia enpresako zuzendari Carmen Beatriz Fernández andreak, Euskadin bizi diren pentsiodun eta erretiratuen elkarteko presidente Iñaki Gainzarain jaunak; eta ASOCOLVAS elkarteko presidente Alberto Galindo jaunak Bolibarren lurraldean egun pairatzen ari diren egoera zailaz jardungo dute. • Maiatzaren 29an, asteartearekin, arratsaldeko 19:30etan, Sabino Arana Fundazioan.


astelehena, 2018.eko maiatzak 21

Venezuelarekiko elkartasuna mahai-ingurua

Joan den maiatzaren 20an, Venezuelako presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin ziren, baina Oposizioaren gehiengoa, Venezuelako Asanblada Nazionala, lanbide-elkargoak, apezpikuen biltzarra, Amerikako Estatuen Erakundea eta munduko estatu demokratiko ugari, besteak beste, Europar Batasun osoa, Europako Parlamentua eta Europako erakundeak, bozketa horien aurka azaldu dira eta azkenek aurretiaz iragarri zuten hauteskunde-iruzur horretako emaitzak ez zituztela onartuko, adierazpen-askatasunik gabe eta inolako berme barik deitu baitira.

Ezegonkortasun politikoaz gain, aurrekaririk ez duen krisialdi ekonomikoa pairatzen ari da Venezuela, bertako dirua, bolibarra, hutsaren hurrengoa dela, gero eta inflazio handiagoaren eraginez; petrolio-ontziak ere konfiskatu dituzte herrialdeak dituen zorrei heltzeko; horniduraren gabezia biziki larria da, ekoizpena desjabetu eta, kobratu ezean, gainontzeko herrialdeek merkataritza-traturik egiten ez dutelako. Horren guztiaren ondorioz, giza krisialdia ikaragarria da, botikarik eta kirurgiako materialik ez eta herritarren segurtasun eza erabatekoa delako. Egoera horretan, Bolibartar Errepublikaren irtenbide bakarra militarren indarraren erakustaldia eta Kubako kontrainteligentziaren jardun itogarria dira. Gazteak erruz irteten ari dira Venezuelatik, herrialdeko etorkizun beltza ikusita. Lagun askoko irteera hori, bereziki, Kolonbiako mugan igartzen ari da, egunetik egunera milaka pertsonak ihes egiten baitute Venezuelatik soinean dutenarekin, ez besterekin. Eta esandakoa gutxi balitz bezala, ingurumari beltz horri droga-trafiko gorian diharduen gobernu ustela eta manifestazioak bortizki zigortzen dituen armada gehitu behar zaizkio.

Beste alde batetik, Europako agintariek erabaki dute Chavezen zale gehienei sarrera debekatzea kontinente zaharrera, Limako goi-bileran gertatu bezala. Han, Maduro presidenteari ohartarazi zioten bileran agertuz gero, agian atxilotuko zutela.

Euskadik ezin du beste leku batera begiratu, bi herrialdeen arteko lotura historikoak ezin dituelako ahaztu. Hor ditugu, kasurako, Agirre lehendakariak buru zuen Euzko Jaurlaritzak eta Venezuelako Gobernuak 1939. urtean sinatutako hitzarmena, euskal iheslariak eta errepublikazaleak Venezuelara sartzeko Gerra Zibilaren ondotik eta Bigarren Mundu Gerraren aurretik.

Horregatik guztiagatik, Sabino Arana Fundazioak elkartasuna adierazi gura die Venezuelari eta bertako auziari. Eta helburu horrekin bat, mahai-ingurua antolatu du herrialde ahaide horretan egun dagoen testuinguruaz eztabaidatzeko, bertako egoerak eragiten baitie Euskadin bizi eta, chavismoari atxikitako agintarien erabaki bidegabea dela medio, pentsioa kobratzen ez dutenei eta aurretikoen jaioterrira etorri nahi baina ezin dutenei.

Ekitaldian, ondokoek parte hartuko dute: José Manuel Puente jauna, Venezuelako ekonomialaria eta Administrazioko Goi Ikasketen Institutuko (IESA) Politika Publikoen Zentroko irakaslea; Carmen Beatriz Fernández, Data Strategia enpresako zuzendaria –berak eta beste bi biltzailek idatzitako liburuari buruz hitz egingo du, zatikaturik dagoen herrialde baten aldeko behar-beharrezko elkartasuna dakarten istorio adoregarriak azalduta–; Iñaki Gainzarain, Euskadin bizi diren Venezuelako pentsiodun eta erretiratuen elkarteko presidentea –oraingo egoeran, pentsiodun eusko-venezuelarrek pentsioa kobratzeko zailtasunez berba egingo digu Gainzarainek; eta Alberto Galindo, ASOCOLVAS elkarteko presidentea –Kolonbiako antolakunde hori lan bikaina egiten ari da astero-astero Euskadira iristen ari diren venezuelarrei laguntzeko. Iñaki Anasagasti senatari ohiak moderatzaile jardungo du.

“Venezuelarekiko elkartasuna” esapideak berba bitan laburbiltzen du jardunaldi horretan adierazi nahi den guztia; hala, mahai-inguruak aukera emango digu gugandik horren urrun ez dagoen lurralde batera joateko, Bolibar askatzailearen lurraldera joateko, hain zuzen.

José Manuel Puenteren kurrikulua (Venezuela)

Jose Manuel Puente irakasle ospetsua da, bere jaioterriko (Venezuela) egoera ekonomikoa luze-zabal ikertu duena. Administrazioko Goi Ikasketen Institutuko (IESA) Politika Publikoen Zentroko irakaslea da eta Oxford Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da (2013-2017). Ekonomia Zientzietako lizentzia eskuratu zuen Venezuelako Unibertsitate Nagusian (1994), eta Ekonomia Politikoaren doktoretza atera zuen Oxford Unibertsitatean (2005). Aditua da hainbat arlotan: Ekonomia Politikoa, Finantzak eta Aurrekontu Publikoa, Gizarte Gastua eta Makroekonomia.

Garapenerako Banku Interamerrikarrean, Munduko Bankuan eta beste batzuetan jardun du aholkulari, bai eta hainbat erakunde publiko eta nazioko nahiz nazioarteko enpresatan ere. 2013an, Venezuelari buruzko Artikulu Onenaren saria jaso zuen Latin American Studies Association delakoan, Washington hirian. 2012 eta 2013 urteetan, irakasle onenaren IESA saria jaso zuen.

Ekonomiako gaiei buruzko hitzaldiak eman ditu zenbait unibertsitate eta nazioarteko ikerketa-institututan.


IKUSI MAHAI-INGURUAREN BIDEOA

Comments (0) Number of views (1146)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:


 

 

 

 

 

 

 

 

=============================================================================================================


HERMES ALDIZKARIA, 59. zenb. salgai

  Harpidetza online

  Erosteko, sakatu hemen

  handitu irudia













    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa