Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

“José Luis de la Lombana. Un patriota vasco en Nueva York” liburuaren gaztelaniazko edizioaren aurkezpena, Josu Erkoreka eta Iñaki Anasagastiren eskutik

Ekainaren 7an, ostegunarekin, Sabino Arana Fundazioan, 19:30 etan


osteguna, 2018.eko maiatzak 31

“José Luis de la Lombana. Un patriota vasco en Nueva York”  liburuaren gaztelaniazko edizioaren aurkezpena,  Josu Erkoreka eta Iñaki Anasagastiren eskutik

Eusko Jaurlaritzako bozeroale eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Josu Erkorekak, eta Iñaki Anasagasti senatari ohiak, José Luis de la Lombana. Un patriota vasco en Nueva York izeneko liburuaren gaztelaniazko bertsioa aurkeztuko dute ekainaren 7an, ostegunarekin, arratsaldeko 7:30etan, Sabino Arana Fundazioan. Xabier Irujok,  argitalpenaren editore, Historiako doktore eta Nevadako (Reno) Euskal Ikasketen Zentroko zuzendariak, ekitaldi horretan parte hartuko du.

Un patriota vasco en Nueva York izeneko lanak José Luis de la Lombanaren ibilerak jasotzen ditu. Lombana abertzale gaztea eta Euzko Alderdi Jeltzaleko ekintzaile sutsua izan zen. Gasteizen jaio zen familia abertzale baten baitan, eta Gerra Zibilaren eta diktaduraren garaian, frankisten aurkako lan ikaragarria egin zuen, bakea aldarrikatuta Europarentzat eta askatasuna Euskadirentzat.

Anasagasti eta Erkoreka Euskadi eta Eusko Jaurlaritzaren historia garaikideari buruzko monografia batzuen egileak dira eta, honako liburu honetan, Xabier Irujoren laguntzaz, Lombanaren ibileren berri eskaintzen digute: Madrilen ikasi zuela, Gasteizen kartzelaratu zutela 1936ko gerra ekarri zuen militarren kolpearen sasoian, Frantziara ihes egin zuela, Bartzelonan ekintzaile ibili zela –bertan, editore-lanetan aritu zen Euzkadi egunkari abertzalean– eta erbesteratuta zegoen Euzko Jaurlaritzari laguntza eman ziola eta, azkenik, bera ere erbestean ibili zela.

Bakearen aldeko Gazteen II. Mundu Biltzarra

José Luis de la Lombana y Foncea EAJren ordezkarietako bat izan zen New Yorken, 1938an Gerra Zibilaren erdi-erdian, egin zen Bakearen aldeko Gazteen II. Mundu Biltzarrean. Estatu Batuetan ekintzaile jardun zuen sasoian, Lombanak hamaika ohar bidali zituen Estatu Batuetako gizartearen eta Ameriketako euskaldunen inguruan eta, gainera, harremanak landu zituen Estatu Batuetako elkarteen eta euskaldunen artean. Hori guztia egin zuen garai konplexu eta nahasi batean, Estatu Batuetan ez ezik, mundu osoan ere bai.

New Yorken, Lombanak aurkitu zuen gizarteak informazio nahikoa zeukan gatazkari buruz eta euskaldunei buruz. Amerikarrek prentsari esker izan zuten gerrako gertaeren berri eta iritzi garbia zuten euskal auziaren gainean. Alabaina, Lombanak bidaiaren ostean egin zuen egoeraren azterketan, ezkortasuna da nagusi. Haren iritziz, Amerikatik ezer gutxi egin zitekeen. Geografiaren nahiz pentsamenduaren ikuspegitik, AEB oso urrun zegoen Europatik eta bertako arazo sozial, kultural eta politikoetatik. Hortaz, ez zegoen handik ezer egiterik Errepublika eta Euskadi salbatzeko.

Liburuan, Eusko Jaurlaritzak New Yorken izan zuen ordezkaritzaren lehen urteak jorratu dira, hain zuzen ere, Bigarren Mundu Gerra piztuta, Agirre lehendakaria nazietatik ihesi New Yorkera heldu baino hiru urte lehenagoko sasoia. Eta Eusko Jaurlaritzari laguntza emateko helburuz, Frantzian nahiz Estatu Batuetan egindako ahaleginak, euskal abertzaletasunaren eta matxinatuen aldeko propaganda ere aletzen dira, oro har, jelkide horren begietatik. Gerra amaitutakoan, Lombana Kolonbiara joan zen eta bertatik euskal herritarren askatasunen aldeko lanean jarraitu zuen.

Erkorekak eta Anasagastik egindako lan honek, hein handi batean, Lombanak berak Estatu Batuetan egon zenean idatzitako txosten argitaratugabe batean du oinarri.

IKUSI AURKEZPENAREN BIDEOA

Comments (0) Number of views (697)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:












    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa