Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

HISTORIA DE LOS VASCOS: Azken artikulua

“Álava sareko” emakume ikusezin eta solidarioak, album irudidun eta DVD batean

2018an, hainbat euskal erakunde, kultur elkarte eta memoriaren aldeko talde sare hau osatu zuten gizon-emakumeen omenez antolatzen ari diren jardueren barruan.


ostirala, 2018.eko irailak 21

“Álava sareko” emakume ikusezin eta solidarioak,  album irudidun eta DVD batean

2018an, hainbat euskal erakunde, kultur elkarte eta memoriaren aldeko talde Alava sarea osatu zuten gizon-emakumeen omenez antolatzen ari diren jarduerei loturik, album irudidun bat “komiki-book” delako formatuan eta DVDa kaleratuko dira aurki. Horietan bietan, sare horretako kideek Gerra Zibilak iraun artean eta diktadura frankistaren hastapenetan antolatu eta emandako elkartasunezko laguntza ikusezinaren nondik norakoak bildu dira.

Lau emakumek, Bittori Etxeberria, Itziar Mujika, Tere Verdes eta Delia Laurobak, ardaztu zuten 1937ko udazkenean eratutako Álava sarea. Luis Álava antolakunde horretako ordezkaria eta burua izan zen. Sarea 1940-1941eko neguan desegin zuten, kideei epaiketa sumarisimoa egin zieten eta Luis Álava 1943ko maiatzaren 6an fusilatu zuten.

12,95 euroren truk, lau emakume ausart horien bizipenak biltzen dituen ‘komikia’ eta beraien irudi eta ahotsez hornitutako DVDa eskuratu daitezke.

Arabako Foru Aldundiak argitaratu duen album honek 100 irudi bikain baino gehiago dauzka. Iñaki eta Cristina Madariaga ditugu albumaren egileak eta, Ane Azkue, berriz, gidoiarena. Dokumentalaren gidoia ere Azkuek egin du eta, bertan, protagonisten benetako ahotsak eta zuzeneko senideen lekukotasunak entzun daitezke. Era berean, hainbaten ekarpenak ere jasota daude ikus-entzunezkoan: Delia, Itziar eta Bittoriri 70eko hamarkadan elkarrizketa egin zien Eugenio Ibarzabal kazetari eta idazlearena; Txema Montero abokatuarena: “Sareak ehuntzen” liburuaren egile Amaia Kowaschena; UPV-EHUko historialari eta irakasle Josu Chuecarenak; Kirmen Uribe idazlearena; edo Gaizka Mendieta futbolari ohiarena (azkena Felisa Akarregi eta heriotza-zigorra ezarri zioten Fernando Zabala gudariaren iloba da). Dokumentalaren ekoizlea Baleuko izan da.

Honako ekimen hau Luis Álava Sautu fusilatu zutenetik 75. urteurrena gogorarazteko eta sareko kideak omentzeko ekitaldien barrukoa da. Ekitaldi horietan, honakoak nabarmendu behar ditugu: Donostiako Aiete Kultur Etxeko erakusketa-aretoan (Aiete pasealekua 63, Donostia) ikusgai dagoen “Álava sarea. Emakume ikusezinak, elkartasuna eta espioitza. 1936-1947” izeneko erakusketa eta urtea amaitu baino lehen argitaratuko den liburua, unibertsitateko irakasle eta aditu batzuek sareko kideen inguruan egindako ikerketaren emaitzaz.

Comments (0) Number of views (600)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:


 

 

 

 

 

 

 

 

=============================================================================================================


HERMES ALDIZKARIA, 59. zenb. salgai

  Harpidetza online

  Erosteko, sakatu hemen

  handitu irudia













    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa