Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

HISTORIA DE LOS VASCOS: Azken artikulua

Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren Gerra Zibilaren memoria hitzaldia Iñaki Goiogana historialariaren eskutik

Bihar, urriaren 3an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7etan, Sondikako Kultur Etxean.


asteartea, 2018.eko urriak 2

Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren Gerra Zibilaren memoria hitzaldia Iñaki Goiogana historialariaren eskutik

“Berriro inoiz ez. Gerrako irudiak 1936-1939” izeneko erakusketa urriaren 7a arte egongo da ikusgai Sondikako Kultur Aretoan. Ekimen horren esparruan, bihar, urriaren 3an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7etan, Iñaki Goiogana historialariak Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren Gerra Zibilaren memoria izeneko hitzaldia emango du kultur etxean.

Zelan bidezkotu eta oroitu zuten euskal abertzaleek gerran izandako pare hartzea? Zer dela eta egin zuen “gorrien” alde alderdi konfesional batek? Errepublikako Gorteetako diputatu abertzale José Eizagirre Aiestaranen agiri batzuetan eta Eusko Jaurlaritzaren nahiz EAJ alderdiaren eskariz, Alberto Onaindia kalonjeak Vatikanoaren aurrean 1936ko urrian aurkeztutako txostenean oinarri harturik, galdera horiei erantzuten ahaleginduko da Iñaki Goiogana historialaria.

Gainera, Euskadin izan ziren krimen frankistak argitzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak egindako lanaz jardungo du. Hain zuzen ere, Euskadiko Informazio Zerbitzuak (Álava sarea) bildutako fusilatuen zerrendak jorratuko ditu.


Comments (0) Number of views (264)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:


 

 

 

 

 

 

 

 

=============================================================================================================


HERMES ALDIZKARIA, 59. zenb. salgai

  Harpidetza online

  Erosteko, sakatu hemen

  handitu irudia













    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa