Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Iñaki Anasagastik Sabino Arana Fundazioan aurkeztuko du bere azken liburua: «La obediencia vasca. Santiago Aznar y aquella comida en Guéthary (1940)» bihar, apirilak 18

• Ekitaldian, Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzako bozeroale eta eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, eta Josu Montalbánek, Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskal Sozialisten Taldeko kideak ere parte hartuko dute..


osteguna, 2018.eko apirilak 12

Iñaki Anasagastik Sabino Arana Fundazioan aurkeztuko du bere azken liburua: «La obediencia vasca. Santiago Aznar y aquella comida en Guéthary (1940)» bihar, apirilak 18

Iñaki Anasagasti senatari jeltzale ohiak, Eusko Jaurlaritzako bozeroale eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskal Sozialisten Taldeko kide Josu Montalbán jaunez lagunduta, apirilaren 18an, asteazkenarekin, aurkeztuko du bere azken liburua, «La obediencia vasca. Santiago Aznar y aquella comida en Guéthary (1940)» izenburua duena eta Pamiela etxeak argitaratu duena. Aurkezpena Sabino Arana Fundazioaren egoitzan izango da, 19:30etatik aurrera.

Abertzaleen eta sozialisten arteko gutun bidezko harreman ugarietan oinarrituta, Iñaki Anasagastik batzuen eta besteen arteko lehen identitate-gatazka ekarri du argitalpen honetako orrietara. Gatazka hori piztu zen biak ere erbestealdiko gobernua osatzen zutela.

Gatazkaren hazia Lapurdiko Getaria herrian egindako bazkari batean dugu. Bazkari horretan, hiru sailburu izan ziren: Telesforo Monzón (EAJ), Gonzalo Nardiz (EAE-ANV) eta Miguel Amilibia sozialista izan ziren eta hainbat jai jorratu zituzten, hala nola Eusko Jaurlaritza, haren etorkizuna, "euskal esanekotasuna edo obedientzia", eta Agirreren gobernuan jardun zuten hiru sailburu sozialisten lana (Santiago Aznar, Juan Gracia eta Juan de los Toyos). Bazkariaren eta bazkalondoaren ostean, Amilibiak gutuna bidali zion bere alderdiko Gipuzkoako agintari Sergio Echeverriari. Gutun horretan, besteak beste, salatu zuen hiru sailburu sozialistek zabalegi jokatzen zutela Eusko Jaurlaritzaren politikaren aurrean. Amilibiaren pospolo horrek piztu zuen sua. 

Gertaera horren ostean, beste sute batzuk, dimisioak, bilera estu eta istiluak izan ziren, eta Agirre lehendakaria buru-belarri aritu behar izan zen bi alderdien arteko bakea eta adiskidetasuna lehengora ekartzeko.

Horien guztien berri aurki dezakegu Agirrek, sailburuek eta agintari sozialistek idatzitako gutunetan; gutunok oso-osorik argitaratu dira liburu honetan.

AURKEZPENAREN BIDEOA IKUSI

Comments (0) Number of views (669)

Tags:

© 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa