Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Dublingo Pazkoko altxamenduaren mendeurrena

1916ko matxinadak Irlandako independentzia aldarrikatzeko ekimena abiarazi zuen. Irish Times egunkariko kazetari eta idazle Paddy Woodworth-ek hitzaldia emango du ostegun honetan, arratsaldeko 7:30etan, Sabino Arana Fundazioan. Kazetaria zuzeneko lekukoa izan da Irlandako eta Euskadiko gatazketan eta zalantza egiten du orduko gertaera abertzaletasun-ekintza edo ekintza terrorista izan ote zen. Guztiaz ere, Woodworth-ek uste du “gertaera horren ondorioz, XX. mendeko Irlandako nazioa behin betiko eratu zela”. HITZALDIA GASTELANIAZ IZANGO DA.

.

Gehiago irakurri

Uxue Barkosek Itun Ekonomikoa aldeztu du nafarren ongizatea eta oparotasuna bermatzeko tresnarik eraginkorrenetakoa delakoan

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak finantzabide-modu horrek etengabe pairatzen dituen erasoak salatu ditu eta itun ekonomikoa “Estatuarekiko harreman-estatusaren bizkarrezurtzat” jo du.

Gehiago irakurri

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos andrea, Sabino Arana Fundazioaren gogoeta eta eztabaida mintzagunean

Uxue Barkos andreak, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioaren gogoeta eta eztabaida mintzagunearen baitan, 2016ko urtarrilaren 15ean, ostiralarekin, goizeko 9etan.

 

Gehiago irakurri

Bideo: Alberto Letonaren hitzaldia

“Britainia Handiaren seme-alabak. Erresuma Batuari buruzko gogoeta bat”. Apirilaren 23an emandako hitzaldiaren bideoa

Gehiago irakurri

Juan Carlos Moreno Cabrera, “Errores y horrores del españolismo lingüístico” lanaren egilea, Sabino Arana Fundazioan, asteazkenean, apirilaren 29an, 19:30etan

“El euskera y los orígenes del castellano: ideología y filología” (Euskara eta gaztelaniaren jatorria: ideologia eta filologia) gaia jorratuko du

Gehiago irakurri
RSS
1234567

© 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa