SabinoAranawww.sabinoarana.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

“Eskubide historikoak XXI. mendean” aztergai Hermes-en azken zenbakian

32. zenbakiaren azala
32. zenbakiaren azala

 Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón Estatu Kontseiluko kide eta Konstituzioan adituak, Juan Cruz Alli Nafarroako Gobernuko presidente ohi eta Zuzenbidean doktoreak, Mitxel Unzueta abokatu eta senatari ohiak eta Jon Arrieta, Joseba Agirreazkuenaga eta Santiago Larrazabal irakasleek oso gonbidapen interesgarri bat egiten digute Sabino Arana Fundazioak argitaratzen duen Hermes aldizkariaren azken zenbaki honetan (32. zk.): XXI. mendean eskubide historikoek duten potentzialtasuna aztertzea, eskaintzen duten aukeraz denaz bezainbatean.

 Aukera horrek XXI mendeko Euskadi, bai nazio gisa bai gizarte gisa, eraikitzen segitzea ahalbidetuko du, herritarren erabakimenean, norberaren identitatearekiko begirunean, Estatuarekiko itunean, aldebikotasunean eta abarretan oinarrituta.
  
Nabarmentzekoa da, gainera, Jean N. Lokenga UNICEFen Benin-eko Adinez Txikien Babeserako zuzendari eta Pax Romanako nazioarteko presidente ohiari egindako elkarrizketa ere, non hark adierazten baitigu, "Afrikan armetara jotzeak, dagoeneko, berez ez dakarrela boterea eskuratzea. Lokengak, zeinek, afrikar kontinentean ugari ere ugari diren gerra eta autoritarismoen aurrean, "iraultza demokratikoen alde", "estatuak instituzio sendoz sustatuko dituztenen" alde egin baitu, biribilki adierazi du ezen, "gobernuek eurek behar dutela izan euren garapen-planak ezarri behar dituztenak", eta benetan garrantzizkoak "instituzioek izan behar dutela eta ez haietan dauden pertsonek".
  
Beste arlo batean sarturik, Jokin Bildarratz EUDELeko presidentea, "euskal udalerriaren normalizazio instituzionala ordezkatuko duen esparru arauemaile behin-betiko bat onestea"ren alde agertu da", Euskadiko gobernu mailen arteko bilbean udala lurralde-botere publikoa denez gero.
  
Eta aldizkariaren 32. zenbaki hau osatzeko, beste hiru artikulu: bata, orain dela 20 urte El Salvadorren hil zituzten Ignacio Ellacuria eta bere zazpi lankideak gogoratzen dituena; beste bat, joan den maiatzean egindako Behe Ganberarako hauteskundeen ostean, "gorantz ari den India"k dituen erronka handiei buruzkoa, eta, azkena, Lisboako Itunari buruz Irlandan izan diren erreferendumak aztertzen dituena.


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2006 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Comparte: Compartir en Facebook Compartir en Twitter Guardar en mis favoritos de Del.icio.us Guardar en mis favoritos de Google Bookmarks Guardar en los favoritos de My Yahoo! Enviar a Menéame
Infórmate: