Edukira joan

SabinoAranawww.sabinoarana.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

Aurkezpena

Foto del Archivo del Nacionalismo 

Sabino Arana Fundazioak kudeatzen duen Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia euskal abertzaletasunaren agiri-funtsak bildu, antolatu eta jendearen eskura ipintzeko helburuarekin sortu zen, Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren erbesteko azken egoitza izandako  "Villa Izarra"n, Beyris (Baiona) auzoan, ordura arte gordetako funtsetatik abiatuta.

Gaur egun Abertzaletasunaren Agiritegia bere bibliografi funtsan 35.000 monografia inguru aterpetzen dituen errealitate bat da. Hango hemerotekak 5.000tik gora argitalpen ditu — guztira horien 130.000tik gora ale ditu gordeta— eta milioitik gora dira Euzko Alderdi Jeltzalearen artxiboetan dauden euskal abertzaletasunaren historiaren gaineko dokumentuak. Gainera, 1.200etik gora dohaintza-emaile partikular dauzka (dokumentazioa, argazkiak eta hainbat gauzaki). Horrek guztiak,  gure herriaren iragana ikertu eta oraina ulertu nahi duten guztientzako erreferentziazko bihurtzen du. 

IKERTZAILEENTZAKO ORDUTEGIA ETA KONTAKTUAK:
Astelehen, astearte eta asteazkenetan:
8:30etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara. (18:00etara, ekainaren 15a eta irailaren 15a bitartean.) (hobe aldez aurreko hitzorduarekin).

Telefonoa: 94.631.72.51
Faxa: 94.631.72.50
e-posta:
agiritegi@sabinoarana.org
 


 

Ver mapa más grande

 

Bilbotik Arteara garraiobide publikoa:

Bizkaibusen Bilbao-Zeanuri ibilbidea egiten dutenak honako bi hauek dira:

- Garellanoko Termibus geltokitik goizeko 7etatik aurrera orduro irtetzen dena (puntuan). Autopistatik doa Usansoloraino.

- Abando tren geltokiaren aurrean (Hurtado de Amezaga kalea), eta laurdenetan irtetzen dena (orduro)

Bilbora bueltatzeko, Zeanuritik ordu erdiro irtetzen dira (laurden gutxi, eta laurdenetan)

Foto 1


Foto 2


Foto 3


Orrialdea: [1] : Guztira: [1] : [1]  Aurkezpena  Diapositiba


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2006 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Comparte: Compartir en Facebook Compartir en Twitter Guardar en mis favoritos de Del.icio.us Guardar en mis favoritos de Google Bookmarks Guardar en los favoritos de My Yahoo! Enviar a Menéame
Infórmate: