SABINO ARANA SARIAK

Kultur Elkargoak bere jardunean hasiaz batera eratu zituen Sabino Arana Sariak, 1988an alegia. Kultur ekitaldi honen hasierako nahia eta asmoa, gizarteari zerbitzatzeko borondate irmoagatik nabarmendu diren pertsonaia, erakunde nahiz kolektiboei omenaldi xume baina aldi berean zintzoa eskaintzea baino ez da.
Sabino Arana Kultur Elkargoak gomutagarritzat Sabino Aranaren irudia duen lege-urre trinkozko txanpon bana ematen die saritu guztiei.
Txanponak 50 mm-ko diametroa du eta Bilboko Abasolo bitxitegiak ekitaldi honetarako bereziki egina da, Juan Puigdollers eskultore katalan ospetsuak zizelaturiko Sabino Aranaren eskultura baten irudia oinarri hartuta. Aipatu artista espezialista da zura lantzen eta monumentu-eskulturan. Subirats eta maila horretako artistekin lan egina da.
SABINO ARANA SARIAK 2008
BILBOKO ARTE EDER MUSEO
ASabino Arana Fundazioak Bilboko Arte Eder Museoak bere ehun urteko historian zehar garatu duen lana saritzen du. Hiriko pintura-museo gisa apalki hasi zena, orain erreferentziazko pinakoteka bilakatu da arte-zaleentzat. Museoaren bilduman lan ugari eta kalitate handia biltzen dira, kronologia luzea eta askotariko arte-agerpenak, arreta berezia ipinita euskal egileei eta euskal artearen azken aldiotako historiari.Mende oso bateko historian Museoak ereduzko jardun-modu bat garatu du; izan ere herritarrek, bertoko artistek eta instituzio publikoek xedatu dituzte haren egituraketa eta hazkundea, erosketa garrantzitsuak eginez eta artelan-dohaintzak jasoz, eta hala egituratu dira bildumaren gune nagusiak eta ondoren izan duen hazkundea.
ROGER ETCHECARAY KARDINALA
Sabino Arana Fundazioak Roger Etchegaray euskal kardinalaren ibilbidea goresten du eta hark elkarrizketaren eta tolerantziaren alde egindako ekintza eskertzen. Bakearen mezulari gisa, misio-gizon eta mundu osoan justizia hedatzearen aldeko langile nekaezin gisa, Etchegaray kardinalarengan akordioak bideratzeko gaitasuna eta herriak banantzen dituzten desberdintasunak leuntzeko trebetasuna nabarmentzen dira. Ezin hobeto betetzen ditu bitartekari on baten hiru baldintzak: gaia sakon ezagutzea; ospea izatea, eta inplikatutako alde guztien konfiantzakoa izatea.
Etchegarayk jardun du Timorren, Jerusalemen, Iraken, Chiapas-en, Vietnam-en, Mozambiken, Txinan etab., elkarrizketa eta elkar ulertzea baliatuz beti ikur gisa.
TOTI MARTÍNEZ DE LEZEA
Sabino Arana Fundazioak sari honen bidez, gure historiako gertakariak birsortzeko, besteoi kontatzen jakiteko eta geure tradizioaren iturburuak guri begietaratzeko duen gaitasuna goresten du. Ingurugiro ezagun eta iradokigarri batean dabiltzan gizon eta emakume zenbaiten istorio hurbilen bitartez, Toti Martinez de Lezeak egindako lan bikainak historia, batez ere Euskadirena, dibulgatzeko eta ezagutarazteko balio izan du. Hori irudimena, teknika literarioa eta iraganaren ezagutza sakona konbinatuz bakarrik egin daiteke.
Toti Martinez de Lezearen argitalpenek entretenimendurako ohiko osagaiak, emozioak eta dokumentazio ona dituzte, hartara gure herriko eleberri historikoen idazle nagusietako bat bilakarazi dutelarik.
EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOA
Sabino Arana Fundazioak Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea/Fundazioa saritzen du, bere hamabost urteko ibilbidean txirrindularitza-fundazio horrek euskal kirola garatzeko eta Estatu zein nazioarte mailan ezagutarazteko egin duen ekarpenagatik.
Fundazio edo iraskunde horrek —milaka bazkidek, babesleek eta laguntzaileek sostengaturik— gure txirrindulariek Euskadiren izena Munduko lasterketarik onenetan eramatea lortu du. Euskaltel-Euskadi txirrindulari-taldeak zirraraz dardararazi gaitu bere lanarekin eta arrakastekin, eta bere koloreen pera bildu gaitu, hasiera batean gorria, berdea eta zuria zeramatzala, eta orain laranja itsugarria jantzita.
Taldearen kirol egitandiek Herriaren irudi positiboa hedarazi dute eta taldea bera ere euskal txirrindularitzaren ezbairik gabeko erreferentzia bihurtu, baita funtseko elementu ere, kirol horrekiko zaletasuna garatzeko bidean.
ARTECHE TALDEA
Goresmena eta esker ona Arteche Taldeari, ekonomia globalizatuan besteek ikus gaitzaten eta bideragarri izan gaitezen nahi badugu, zer izan behar dugun erakutsi digulako
"Beregaintasun teknologiko eta finantzarioa duelarik, 60 urteko esperientziak eta eten gabe I+G+b arloan, teknologian, kalitatean eta trebakuntzan inbertsioak egiteak beraren produktuak fidagarritasun mailarik handienetara iristea lortu dute, eta aldi berean lortu dute, mundu mailan arrakasta duen euskal familia-enpresaren eredu izatea.
I-11 FAMILIA ELKARTEA ETA TERRORISMOAK ERASANDAKOEN M-11 ELKARTEA
Indarkeria terroristaren biktima guztiek merezi dute gorespen bera eta kontsolamendu bera, zuzenekoak zein zeharkakoak izan; guztiek merezi dituzte elkartasun bera eta kontsolamendu bera; era berean, indarkeriazko ekintza terrorista guztiek merezi dute gaitzespen bera; baina atentatu batzuk daude, euren izariagatik ikur gisa betiko iraungo dutenak oroitzapen kolektiboan".
Sabino Arana Fundazioak "I-11ko Familia Elkartea"ren eta "Terrorismoak erasandakoen M-11 Elkartea"ren eskaintza eta sakrifizioa goretsi nahi ditu, bi-biak nabarmendu baitira, biktima guztien memoriagatik eta egia, justizia eta bakea lortzearren egunero diharduten borrokan.
Orobat, azpimarratu nahi ditu, elkarte biek izuaren, larderiazko ezarpenaren eta gizagabekeriaren aurrean duten jarrera argia eta begirunearen, hitzaren eta bakearen alde egiten duten lana"