Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia

Sabino Arana Fundazioak kudeatzen duen Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia euskal abertzaletasunaren agiri-funtsak bildu, antolatu eta jendearen eskura ipintzeko helburuarekin sortu zen, Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren erbesteko azken egoitza izandako "Villa Izarra"n, Beyris (Baiona) auzoan, ordura arte gordetako funtsetatik abiatuta. 

Gaur egun Abertzaletasunaren Agiritegia bere bibliografi funtsan 43.000 monografia inguru aterpetzen dituen errealitate bat da. Hango hemerotekak 7.000tik gora argitalpen ditu — guztira horien 180.000tik gora ale ditu gordeta— eta milioitik gora dira Euzko Alderdi Jeltzalearen artxiboetan dauden euskal abertzaletasunaren historiaren gaineko dokumentuak. Gainera, 1.400etik gora dohaintza-emaile partikular dauzka (dokumentazioa, argazkiak eta hainbat gauzaki). Horrek guztiak, gure herriaren iragana ikertu eta oraina ulertu nahi duten guztientzako erreferentziazko bihurtzen du.

 

 

 

© 2013-2017 Sabino Arana Fundazioa