Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Agiri funtsak

Abertzaletasunaren Agiritegian dokumentazio historiko hagitz ugaria dago bilduta artxibo, biblioteka eta hemeroteka funtsetan. Haren baliorik handiena da, bertan gordetako eta sailkatutako jatorrizko agiririk gehienak diktaduran, klandestinitatean edo sasietan eta erbestaldian sorrarazitakoak direla.

Artxibo-funtsen artean nabarmentzekoak dira Euzko Alderdi Jeltzalearen artxiboak, sortuz geroztikoak, 36ko Gerraren hasieratik EBBk sortutakoak barne, zeintzuk, hurrenez hurren, Lapurdiko zenbait “villa”tan sortu eta gorde baitziren. Gainera, Hego Euskadin ezkutatutako dokumentazioa ere bildu eta katalogatu da, hots: Bigarren Errepublikaren sasoiko EBBren aktak eta Informazio Zerbitzuen 40ko urteetako dokumentazioa, EBBko burukideek prestatu eta EAJren barruko erakunde klandestinoari (barruko EBB klandestinoa) bidalia.

Elkarte politikoen agiritegiak ere badaude, hala nola, Emakume Abertzale Batzarenak; kultur elkarte batzuenak: Sabindiar Batza edo Euzkal Kulturaren Alde (E.K.A.); enpresenak (Sota itsasontzi-konpainia, Setaresko Meatze Konpainia); banakoen artxiboak (Arana Goiri anaiak, Sota familia, Zabala Azkue familia...); Europan eta Amerikan euskaldunak egon izanarenak; eta mapa, plano, kartel, eskuorri, posta-txartel nahiz eranskailuen bildumak. Argazkigintzako materiala 25.000tik gora irudik osatzen dute.

Bestalde, nahi eta nahiez berriro nabarmendu behar dira, Sabino Arana Fundazioa sortuz geroztik (1988) Abertzaletasunaren Agiritegian dauden milaka dohaintza norbanakoek egindakoak dira.

Gaur egun zenbait funts antolatuta eta kontsultatzeko moduan daude Datu Baseetan


Liburutegia 


43.200 aletik gora ditu eta XVI. mendetik hasita gaur egun arte, Historia Garaikide (euskal Historia eta orokorra), Politika, Antropologia, Zuzenbide eta Giza Zientzietan espezializatua dago. Kontsultatu


Hemeroteka (aldizkari eta egunkariak)  (ikusi Katalogo pdf-an edo Kontsultatu) 

7.000 izenburu ezberdin, 181.000 ale, XIX. mendetik aurrera eta Historia Garaikide (euskal Historia eta orokorra), Politika, Antropologia, Zuzenbide eta Giza Zientzietan espezializatua. Nabarmendu daitezke bai bertan bai erbestean argitaratutako euskal argitalpenak, talde politiko errepublikar ezberdinenak, Europakoak, etab.

© 2013-2016 Sabino Arana Fundazioa