Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

1.- Printzipio orokorrak

 

1.1- Kode hau borondatez aplikatzekoa da eta Fundazioko Patronatuak onartu zuenetik jarri da indarrean.

 

1.2.- Kode Honek bi gauza biltzen ditu. Batetik, irabazi asmorik gabeko erakundeei arlo jakin batzuetan eskatzen zaizkien jokabide oneko arauak; esaterako, Balore Merkatuko Komisio Nazionalak Onartutako (2004ko urtarrilaren 8ko BOEn) “Behin – behineko inbertsioak egiteko irabazi asmorik gabeko erakundeen jokabide- kodea”. Eta, besterik, Fundazioen kudeaketa jarraibide batzuetara egokitzeko egindako lana;; jarraibide horiek, nahiz eta oraindik ez izan legezko betebehar, jada ezarrita daude irabazi asmorik gabeko erakundeentzat nahiz Fundazioentzat, edo, bestela, ezartzeko zorian.

 

1.3.- Kode honetan biltzen diren aholku gehienak orokorrak direnez, Patronatuak garatu ahal izango ditu, dagozkion erabakiak hartuta eta garapen- arauak onartuta.

 

2.- Jokabide- Arauak

 

2.1.- Patronatuak Fundazioaren interes sozialari jarraituz egingo du bere egitekoa, bertako Estatutuekin eta fundatzailearen borondatearekin bat eginez, bai eta une historiko bakoitzean izan dezakeen funtzio sozialarekin bat eginez ere.

 

2.2.- Patronatuak beti aho batez jokatuko du, eta Zuzendaritza edo Gerentziarekiko independentziaz; oinarrizko helburua Fundazioaren estrategia onartzea izango du, eta bertako helburuak eta funtzio soziala betetzen diren begiratzea.

 

2.3.- Patronatu- kide guztiek beren portaera eta jokaerak arau edo jarraibide hauetara egokitu beharko dituzte:

2.3.1.- Patronatu- kideek Patronatuko bileretan aktiboki parte hartu behar dute, eta ezarri zaizkien zereginak, egitekoak edo beren karguari dagozkien aginduak onartu eta arduraz bete beharko dituzte.

2.3.2.- Patronatu- kideek Fundazioaren Estatutuen, erakunde horiek arautzen dituzten lege eta erreglamenduen nahiz kode honen eta bertako garapen- arauen aurka doan e dozein erabakiri aurka egin beharko diote.

2.3.3.- Patronatu- kideek isilpean gorde beharko dute kargu hori izateagatik jasotako datu eta informazio oro, baldin eta informazio horrek Fundazioari zuzenean eragiten badio, eta ezingo dituzte datu horiek zuzenean nahiz zeharka erabili, ez beraientzat, ez ordezkatzen duten erakundearentzat onura edo abantailak lortzeko.

2.3.4.- Patronatu- kideek uko egin behar diote edozein arlotako deliberamendu edo bozketatan parte hartzeari, baldin eta haietan interes berezia badute, dela interes pertsonala, dela ordezkatzen duten erakundearena. Deliberamendu eta bozketara eramandako gaiak ordezkatzen duten erakundeari kalte egiteko arriskua badago, aktan horrela azaltzea komeni da, eta, gainera, horren arrazaioak ere azaldu beharko dituzte patronatu- kideek, ordezkatzen duten erakundearen interesen defentsan.

2.3.5.- Patronatu- kideek ez dute eragin beharko  beharrezko ez den gasturik, ez Fundazioaren ohiko kudeaketan ez inbertsioak egitean.

2.3.6.- Patronatu- kideek ezingo dute egin Fundazioaren ondasunen eta eskubideen erabilera partikularrik.

2.3.7.- Patronatu- kideek ezingo dute beren karguagatik jasotako informazioa baliatu negozioa egiteko, Fundazioaren interesarako izan nahiz kalterako izan. Patronatu- kideen ordezkari pertsonalek ere ezingo dute negozioa egiteko aukera horietaz baliatu, ezta, horregatik, Fundazioari kalterik eragin ere.

2.3.8.1.- Ordainsaria ezingo da izan, inola ere, Profesionalen Elkargoak edo merkatuak ezarritako arauen arabera ohikotzat edo arrazoizkotzat jotzen dena baino gehiago.

2.3.8.2.- Inola ere ezingo da egin kontratu blindaturik; hau da, iraupen, ordainsari edo kalte- ordain jakin bat bermatuko duenik.

2.3.8.3.- Zerbitzuen oprdainketa zerbitzu horiek eman ondoren edo emateko garai arrunta amaitu ondoren egingo da.

 

2.3.9.- Patronatu- kideek inbertsioak hautatzeko- eta kudeatzeko sistema bat onartuko dute, eta sistema horrek irizpide hauei jarraitu behar die:

2.3.9.1.- Aurretiazko aholkularitza profesional aeta kanpokoa izando dute, bai funtsen edo hasierako diru- kopuruaren balizko inbertsioei buruz, bai hirugarren eskuzabaltasunari esker jasotako dohaintza, ondasun edo eskubideen inbertsioei buruz, bai metatu diren diru- zaintzako aldi baterako soberakinen inbertsioei buruz ere.

 

2.3.9.2.-Inbertsioen segurtasunari, likideziari eta errentagarritasunari begiratu beharko diote- batik bat, balio higiezinetan egindako inbertsioetan-, eta elementu horien arteko orekari eusten saiatuko dira.

2.3.9.3.- Epe laburrerako irabazien espekulazioa (epe laburrerako edo etorkizunerako salmenta-aukerak, “intradía” eragiketak eta abar) eragin dezaketen eragiketa guztiak atzera bota beharko dituzte.

2.3.9.4.- Patronatuak txosten bat egin beharko du urtero, inbertsio-arau horiek zenbateraino bete diren adierazteko, eta, hala badagokio, horien betetze- maila zehaztu  beharko dute, baita arau horiek ez betetzeko kontuan hartu diren kausak edo arrazoiak ere, halkorik gertatu bada.

2.3.9.5.- Inbertsioen alarrean Balore Merkatuko Komisio Nazionalak, Espainiako Bankuak edo beste erakunde eskudun batek Fundazioetarako onetsitako eta derrigorrean bete beharreko jokabide-arauak bete beharko ditu Patronatuak, bai eta, hala ezarrita badago, legeek eta sektoreko erregelamenduek derrigorrean bete beharrekoak direla adierazitakoek ere.

 

2.4. Patronatuko presidenteari dagokio:

2.4.1.- Patronatua elkartzeko deialdia idatziz egitea, eta sainaren gai- serenad aipatuz; salbuespena egingo da, deialdia egiteko presa edo antzeko beste arrazoiaren bat badago. 

2.4.2.-Patronatu- kideek, bilera baino lehen, gaizerrendaren arabera jorratuko diren gaiei buruz nahikoa informazio jasoko dutela ziurtatzea.

2.4.3.- Patronatuak eratutako edo Estatutu sozialetan aurreikusitako batzordeak edo lan-taldeak koordinatzea.

 

2.5.- Patronatuko idazkariari dagokio:

2.5.1.- Patronatuaren jarduerek eta erakiek derrigorrean bete beharreko lege eta erregelamenduak  betetzen dituztela, eta arau horiei buruz doktrinak eta jurisprudentziak egindako interpretazioarekin bat datozela begiratzea.

2.5.2.- Patronatuko jarduerak eta erabakiak Patronatuko Estatutu sozialetara eta garapen- arautera egokitzen direla begiratzea.

 

2.6.- Patronatuko saioetara deitutako patronatu-kide, idazkari eta zuzendari edo gerente orok joan beharko du saio horietara, ez joateko ezinbesteko arrazoiren bat baldin badute izan ezik, et halakoetan ere, jakinarazi egin beharko dute, eta ahal bada, justifikatu.

 

2.7.- Patronatuko saio edo bileretara joandako parte hartzaile guztiek erabateko konfidentzialtasuna gorde beharko dute jorratutako gaiei buruz, baita parte- hartzeari buruz ere.  Hartutako erabakiak gauzatu edo babestu behar dituztenek soilik egin ahal izando dituzte publiko erabaki horiek, eta erabakien hartzaile diren pertsonei soilik jakinaraziko dizkiete. Gainera, hirugarrenekin hartutako erabakiei eta egindako hitzarmen edo elkarrizketei buruz konfidentzialtasun osoa gorde beharko dute, haiekin hala hitzartuz gero.

 

2.8.- Patronatu-kidearen karguari dagozkion ardura eta eginkizunen alorreko arau publikoek (Fundazioen edo irabazi asmorik gabeko erakundeen arautzaileak direnek) xedatzen dutena ere aplikatuko da, arau hauen osagarri eta hobekuntza gisa.   

 


© 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa