Afrikar ekintzaile eta politikari zenbaitek azalduko dituzte Kontinenteko herrialderik gehienak oraingo azpiagarapen-egoerara eraman dituzten zergatiak
Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-sorta bat antolatu du eta horren izenburu orokorra "AFRIKA. Bakea, adiskidetzea eta demokrazia" izango da. Hitzaldietan sakonki aztertuko da afrikar labirinto korapilatsua eta, halaber, Kontinentea osatzen duten erresumen konplexutasuna hobeto ulertzen lagunduko da. Afrikar kontinenteko politikari eta gizarte-ekintzaile nabarmen zenbaitek parte hartuko duten topaketa horiek Bilbon izango dira hurrengo iraila eta azaroa bitartean.
Hitzaldi-sorta datorren irailaren 18an irekiko du Luis de Sebastián ekonomialari, idazle eta Afrikar Kontinentean adituak. Ondoren, irailaren 27an Francis Wodié, Boli Kostako Langileen Alderdiko presidenteak hitz egingo du. Azaroan parte hartuko dutenak izango dira, Jean Lokenga, Afrikako Giza Eskubideen aldeztaileen koordinatzaile eta Amnesty Internationalen ordezkaria, eta Alcides Sakala, Angolaren Erabateko Independentziarako Batasun Nazionalaren (UNITA) parlamentu-taldeko presidentea.