Antolatutako ekitaldien artean liburu baten aurkezpena nabarmentzen da: lana Roman Berriozabalek egin du eta Sabino Arana Fundazioak argitaratu, eta aztertzen duen sasoia 1894tik 1937ra doa, hau da, erakunde jeltzalea Elorrion sortu eta garatu bitarteko urteak.
Erakusketa ibiltari bat ere ikusi ahalko da: "¡Nunca más!. Imágenes de guerra 1936-1939", baita hitzaldi bat eskainiko ere, gaia: memoria historikoa berreskuratzea.
Elorrioko (Bizkaia) EAJ-PNVk eta Gure Ondarea Elkarte Kulturalak erakunde jeltzalearen mendeurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean "Nacionalismo Vasco en Elorrio (1894-1937)" liburuaren aurkezpena dago. Ekitaldia ostiral honexetan, apirilaren 13an, izango da, 19:30etan, Euskadiko Kutxaren erakusketa-aretoan (Berriotxoa/k).
Roman Berriozabal Azpitartek (Elorrio, 1957) egin eta Sabino Arana Fundazioak argitaratutako ikerketa-lan horren asmoa da, alde batetik, EAJ-PNVk Elorrion izan duen historia berregitea eta, bestetik, aldi berean, historia hori erakustea eta sakonago ezagutzen laguntzea, sorrerari, hedapenari eta jarduerari dagokienez bereziki. Aztertutako aldia oso zehatza da, ezen 1894an abiatzen da eta 1937an amaitzen. Lehenengo data, herrian abertzaletasuna agertzearen gainean dauden lehenengo albisteak sortzen diren uneari dagokio. Bigarrena, bestalde, nola ez, Gerra Zibilak eta, ondorioz, altxatutako indarrek Elorrio okupatu zuten uneak ezartzen dute. Elorrioko abertzaletasunaren lehenengo 43 urteen historia da. Liburuaren berbaurrea Jose Antonio Ardanza lehendakariak idatzi du.
Elorrioko EAJ-PNVk eta Gure Ondarea Elkarte Kulturalak antolatutako jardueren egitarau horretan, bestalde, argitalpenaz gain, "¡Nunca más!. Imágenes de guerra 1936-1939" erakusketa ibiltaria ere aurkeztuko da. Erakusketa Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatu du eta Euskal Herri osoko hainbat udalerritako aretoetan ari da erakusten.
Azkenik, aipatzekoa da "Desehorzketen bitartez Memoria Berreskuratzea" gaiari buruzko hitzaldia, zein Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek emango baitute apiril honen 20an, ostiralarekin, 19:30etan Euskadiko Kutxaren erakusketa-aretoan.
HEDABIDEEI DEIALDIA
| EGUNA: OSTIRALA, 2007KO APIRILAREN 13A
LEKUA: EUSKADIKO KUTXAREN ERAKUSKETA-ARETOA (Berriotxoa/k)
ORDUA: 19:30
PARTEHARTZAILEAK:
JOSE ANTONIO ARDANZA, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
ROMAN BERRIOZABAL, liburuaren egilea
CARLOS IBARRONDO, Elorrioko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarreko lehendakaria.
IÑIGO MURUA, Gure Ondarea Elkarte Kulturaleko lehendakaria.
JUAN Mª ATUTXA, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria |