SabinoAranawww.sabinoarana.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

"EUSKAL TRENBIDE SARE BERRIA: ETORKIZUN APUSTUA EUSKADIRENTZAT"

Kartela
Kartela

"Euskal trenbide sare berria: etorkizun apustua Euskadirentzat"

Bihar osteguna, martxoaren 29an, Bilboko Sheraton hotelean, 9:00etan

Sabino Arana Fundazioak gogoeta-jardunaldi bat antolatu du bihar osteguna, martxoak 29, Bilboko Sheraton hotelean, euskal "Y" egiteak dakartzan erronkei buruz eztabaidatzeko. Helburua, trenbide-azpiegitura berri horrek eskaintzen dituen abantailak eta aukerak aztertzea da, izan ere funtsezkotzat jotzen da gure Herriaren garapenerako eta Euskadi lurralde gisa egituratzen eta kohesionatzen lagunduko du.

Mintegiaren izenburua "Euskal trenbide-sare berria: etorkizun-apustua Euskadirentzat" da eta saio bitan garatuko da, goizean bata eta arratsaldean bestea.

Horrenbestez, goizean, 9:00 eta 12:00 bitartean eta sarrera libre, hurrengo hauek jardungo dute: Nuria López de Gereñu, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko Sailburua; Andrés López Pita, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Trenbideetako Katedraduna; eta Jon Azua, Enovatinglab, S.L.ko lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde ohia, zeintzuek egitasmoaren funtsezko gaiak azalduko baitituzte eta, euskal trenbide-sare berria abian ipintzeari buruz entzuleek eta hedabideek egiten dizkieten galderei eta kezkei erantzungo baitiete.

Arratsaldean, 15:30 eta 18:30 bitartean, ateak itxita, euskal eta europar trenbide-sistema sakon ezagutzen dituzten hogeita hamar bat adituk zenbait konturen gainean gogoeta egin eta eztabaidatuko dute, hala nola: euskal "Y"k egiteak ekonomiari, ingurumenenari eta gizarteari ekarriko lizkiokeen eragozpenak edo onurak.

EKITALDIA: JENDEARENTZAT ETA HEDABIDEENTZAT IREKIA

9:00 Harrera.

9:15 Irekitzea:
JUAN Mª ATUTXA, Sabino Arana Fundazioko Lehendakaria

9:20 Hizlariak:
NURIA LÓPEZ DE GEREÑU And., Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko Sailburua.
(Azpiegitura berezi bat: proiektua eta eraikitze-prozesua).

10:00 ANDRÉS LÓPEZ PITA Jn., Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Trenbideetako Katedraduna.
(Euskal trenbide-sistema Europaz gaindiko sareetan eta portuarekin duen lotura).

10:40 JON AZUA MENDIA Jn., Enovatinglab, S.L.ko lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde ohia)
("Y": azpiegituraz harantzago. Eremu sortzaile bat, euskal hiriaren garapen berritzailea egituratuko duena, sortzea).

11:20 Galderen tartea.

12:00 Amaiera.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2006 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez: