Lehendakariaren hitzaldia Euskalduna jauregian izan da 19:30etan.
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek itxi du asteazkenean, azaroaren 7an, Sabino Arana Fundazioak antolatuta azken asteotan eskaini den "Euskadi munduan. Hiru lehendakariren gogoeta" hitzaldi-sorta.
Aipatu hitzaldi-sortaren bidez Sabino Arana Fundazioak azken hiru lehendakariek (Garaikoetxea, Ardanza eta Ibarretxe) bakoitzak bere aldetik bizi izandako esperientzia pertsonalak eta politikoak baliatu nahi izan ditu, gero Euskadiren etorkizunaz gogoeta egiteko eta, ondoren, munduan izan dezakeen eta izan behar duen lekua diseinatzeko eta zehazteko.
Ibarretxe lehendakariaren hitzaldia Bilboko Euskalduna jauregian izan da 19:30etan, eta, Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza lehendakarienei bezala, zuzenean jarraitu ahal zaio Interneten Sabino Arana Fundazioaren weborriaren bitartez (www.sabinoarana.org).
Orobat, ETB Sat-ek, 21:50ean, eta Canal Vascok, 02:30etan (Euskadiko ordua) osorik eman dute ekitaldia diasporarentzat.
Aurreko hitzaldi bietan bezala, Lehendakariaren mintzaldiaren ostean, galderen tartean, Argentinako Euskal Etxeetako ordezkari batek ere parte hartu du bideokonferentziaren bitartez.
ETORTZEA BAIEZTATU / CONFIRMAR ASISTENCIA