Juan José Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da buru, larunbat honetan, urtarrilaren 31n, 2008ko Sabino Arana Sarien emate-ekitaldian, zein 19:00etan ospatuko baita Bilboko Euskalduna jauregian. XX. aldi honetan sarituak izango dira: Roger Etchegaray euskal kardinala, Madrileko Terrorismoak erasandakoen M-11 Elkartea eta New Yorkeko I-11 Familia Elkartea, Euskadi Txirrindularitza Fundazioa, Toti Martinez de Lezea idazlea, Bilboko Arte Eder Museoa eta Mungiako Arteche Taldea.
Lehendakariaz gain, ugari dira gure Herriko politika, ekonomia, gizarte, kultura eta kirol esparruetako pertsona nabarmenak ekitaldian egongo direla baieztatu dutenak, baita aurreko edizioetako saritu asko ere: Plaza de Mayoko Amonak, New Yorkeko Suhiltzaileak, San Egidioko komunitatea, etab.
2008ko Sabino Arana Sarien emate-ekitaldia Edurne Ormazabal eta Txemi Galarraga kazetariek aurkeztuko dute; halaber, bertan jardungo dute Paula de Castro eta Andrés Heras Nizako Opera Baleteko dantzari nagusiek, Jon Ugarrizak hartarako sortutako koreografiak dantzatzeko.
SARTZEA LIBRE