Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBko lehendakariak Jean-Claude Larronde historialariaren “Luis Arana Goiri (1862-1951). Historia del Nacionalismo Vasco” liburua aurkeztuko du.
Sabino Arana Fundazioak argitaraturik, lan hau bere anaia Sabino Aranarekin batera EAJ-PNV sortu zuenaren bizitza eta ibilbide politikoaren azterlan zehatz bat da.
Eguna: 2010eko irailaren 23a, osteguna
Ordua: 11:30
Lekua: Sabin Etxea (Ibáñez de Bilbao, 16. Bilbo)
Partehartzaileak:
Iñigo Urkullu, EAJ-PNVren EBBko lehendakaria
Juan Mª Atutxa, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria
Jean-Claude Larronde, historialaria eta Baionako Elkargoko abokatu emeritua
Iñaki Arana, Luis Aranaren iloba
EAJ-PNVren EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk Jean-Claude Larronde historialari, Baionako Elkargoko abokatu emeritu eta abertzaletasun kontuetan adituaren “Luis Arana Goiri (1862-1951). Historia del Nacionalismo Vasco” liburua aurkeztuko du. Aurkezpenean, Urkullu eta Larronde jaunez gain, Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Mª Atutxak eta Luis Aranaren iloba Iñaki Aranak ere hitz egingo dute. Ekitaldia Sabin Etxean izango da, irailaren 23an, ostegunarekin, 11:30etan.
Oso gutxik ezagutzen dute Luis Aranaren figura, ezezagun handienetako bat izan baita askorentzat, Euzko Alderdi Jeltzalearen barruan bertan ez ezik, baita Euskadiren historia guztian ere.
Izan ere, orain artean, inork ere ez du egin, EAJ-PNVren sortzailekidea — bere anaia Sabino Aranarekin batera— izan zenaren bizitza eta ibilbide politikoaren azterlan zehatzik. Orain, bada, Jean-Claude Larronde historialariaren profesionaltasunari esker, Sabino Arana Fundazioak obra hau argitaratu du.
Egilea
Jean-Claude Larronde (Baiona,1946) Baionako Elkargoko abokatu emeritua da. Zuzenbidean doktorea da Bordeleko Unibertsitatetik, Bordeleko Ikaskuntza Politikoko Institutuko diplomatua ere bada eta Historiako lizentziatura («maîtrise») bat du Paueko Unibertsitatean. Zuzenbideari buruz egin zuen bere doktore-tesia, euskal abertzaletasunaren sorreraz eta Sabino Aranaren obraren gainean aritu zelarik, eta garai hartatik biziki interesatu izan da Euskal Herriko historia garaikideaz eta, are berezikiago, euskal abertzaletasunaren historiaz. Gai horri buruzko lan ugari argitaratu ditu; azkena, Sabino Arana Fundazioak orain argitaratzen duen hau: “Luis Arana Goiri (1862-1951). Historia del Nacionalismo Vasco” .
Jean-Claude Larronde 1995etik Bidasoko Historia Garaikidearen Institutuko idazkari nagusia da, eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea ere izan da (2003-2005), Iparraldearen ordezkari.
ETORTZEA BAIEZTATU / CONFIRMAR ASISTENCIA