SabinoAranawww.sabinoarana.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

PHOTOCALL EGINGO DA EUSKALDUNA JAUREGIAN AURREKO SABINO ARANA SARIAK JASO DITUZTENEKIN.

EGUNA:                      LARUNBATA, 2009ko URTARRILAREN 31

LEKUA:                       Auditoriumaren atondoan. Bilboko Euskalduna jauregian

ORDUA:                     Beste aldietako sarituak  17:30etan iritsiko dira.

 

GAIA:                         Sabino Arana Sariak 2008ko ospakizunaren karietara, Sabino Arana Fundazioak Photocall bat antolatu du  kultur jaialdira etorriko diren aurreko aldietako sarituekin.  17:30 eta 18:15 bitartean Sabino Arana Saridun asko igaroko dira Euskalduna jauregiko Auditoriumaren atondotik, eta han harrera egingo die Fundazioko lehendakari Juan Mª Atutxak.

 

Sarien beste aldietako hainbat saritu etorriko dira elkarraldi horretara: 1989 hartan saritutako Hélène de la Souchère kazetaria, Marino Lejarreta eta William Douglas (Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Programa) eta iazkoetatik etorriko diren José Mª Bengoa medikua eta Almudena Cid bitartean baita egongo dira ere Tibeten erbesteko Gobernua, Amnesty International, Hego Afrikako Egia eta Adiskidetzea Batzordea, Frente Polisario, Plaza de Mayoko amonak, New Yorkeko suhiltzaileak, San Egidioko komunitatea, Gerra-berriemaileak, Julian Retegi, Miguel Indurain, Josune Bereziartu, Ardanza lehendakaria, Txirri, Mirri ta Txiribiton, klandestinitate sasoiko andereñoak, etab.

 

(Honi atxikita,  gaur egun jasoak ditugun baieztapenen zerrenda ere bidaltzen dugu)

    Erantsitako fitxategiak:
 
Sarituen baieztapenak DOC [51Kbs.]



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2006 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez: