SabinoAranawww.sabinoarana.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SABINO ARANA FUNDAZIOA BERTSOLARIEN BELAUNALDI BERRIAREKIN

Aurtengo irabazleak Jokin Bildarratz, Juan Maria Atutxa eta Antton Irustarekin
Aurtengo irabazleak Jokin Bildarratz, Juan Maria Atutxa eta Antton Irustarekin

Tolosako Leidor antzokian ospatu da erakunde horrek antolatzen duen Bertso Paperen Lehiaketaren IV. aldiko sari-banaketa

Ikasturte honetan Euskal Herri osoko 300etik gora eskola-umek parte hartu dute

Ekitaldian "The Uski´s" euskal rockeroek jardun dute taldearen azken lana, "Barikun", aurkeztuz


Tolosan, 2007ko apirilak 21. Sabino Arana Fundazioaren prentsa-bulegoa

Tolosako Leidor antzokian egin da gaur eguerdian, Sabino Arana Fundazioak antolatzen duen Bertso Paperen Lehiaketako sari-banaketa. Aurtengo hau laugarren aldia da eta Euskadi osoko 300etik gora eskola-umeak parte hartu dute. Hamabi onenek, Lehiaketa osatzen duten lau kategorietako bakoitzetik hiruk, Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Maria Atutxaren eta Tolosako alkate Jokin Bildarratzen eskutik jaso dituzte sariak.

Ekitaldia 12:00etan hasi da eta aretoa girotzeko, The Uski’s surf-rock talde bizkaitarrak jardun du; taldearen "Barikun" azken (bigarren) diskoko kantu batzuk jo dituzte.

Urretxindorra Ikastolako irakasle, idazle eta kontu kontari Antton Irustaren ardura izan da kategoria bakoitzean irabazi duten bertsolari gazteak aurkeztea.

Horrenbestez, A kategorian (Lehen Hezkuntzako 2. zikloa) irabazlea Paul Iruretagoiena Rezola izan da, Joxemiel Barandiaran Ikastetxekoa (Ataun). Bigarren eta hirugarren postuetan Bertol Murua Gorostidi, Samaniego H.I. Ikastetxekoa (Tolosa), eta Oier Begiristain Txapartegi, Joxemiel Barandiaran Ikastetxekoa (Ataun), geratu dira, hurrenez hurren.

B kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa) irabazlea Jone Alberdi Ballina izan da, Urretxu-Zumarraga Ikastolakoa. Kategoria honetako bigarren sailkatua Maialen Akizu Bidegain, Gainzuri Ikastetxekoa (Urretxu), izan da eta hirugarrena, Manex Lazkano Arandia, Albizturko Eskolakoa (Albiztur).

Hirugarren kategorian, C (DBHko 1.a eta 2.a) lanik onena Elene Lejarzegi Anakaberen izan da, Resurrección Maria de Azkue Ikastolakoa (Lekeitio) bera, eta atzetik izan ditu Amaia Iturriotz Etxaniz, Urretxu Zumarraga Ikastolakoa eta Imanol Irazustabarrena Garmendia, Aralar Institutukoa (Alegia).

Azkenik, D kategorian (DBHko 3.a eta 4.a), Xabier Iturraspe Gandiaga, Resurreccion Maria de Azkue Ikastolakoa (Lekeitio), izan da irabazlea. Bigarren postuan Eneritz Arzallus Alustiza, Ikasberri Ikastolakoa (Azpeitia) geratu da eta hirugarrenean, Izaro Zinkunegi Barandiaran, Azpeitiko ikastola bereko ikaslea.

Hamabi sarituek jasoko duten saria lau eguneko bidaia izango, bakoitzak pertsona bik lagunduta; zehazki Valentziako Arte eta Zientzien Hirira eta Terra Mitica Gai Parkera joango dira ekainaren azken aldera.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2006 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez: